Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

BESTELAKOAK

Beste gauza gehiago landu ditugu. Klasean hainbat aldiz atera gara besteen aurrean hitz egitera. Egun batean ¨omen¨ hitzarekin historia bat kontatu behar izan genuen. Antzerki bat ere jendearen aurrean egin genuen. Beste asko ariketa gehiago egin genituen, aditzak, antolatzaileak, perpausak...lantzen. Hauek paperean egin genituen eta horren ondorioz, portafolio honetan ez daude.

NIK SORTUTAKO ISTORIOA

Irakaslea hainbat hitz eman zigun eta horrekin istorio bat sortu behar genuen. Hemen dago nik sortutakoa: Mutilari gazteluko aintzirara joatea asko gustatzen zitzaion egun hodeitsu eta elurtsuetan, bere azpantarrekin izurdeak ikustera eta txorien txioa entzutera. Egun batean, lausotan bezala ikusten hasi zen eta horren ondorioz, betaurrekoak ipini zioten. Mutilak korapilo handiak egiten zituen bere buruan, nahiko irudikorra zelako. Irudikorra zelaren arrazoia, galtzandi handia zelako eta urdaia soberan zuelako zen. Horregatik, gehienetan, etxean lurreko suaren ondoan geratzen zen, aintzirara joan gabe. Laburbilduz, esan dezakegu nahiko berezia eta dudatsua zela.

ENTZUMENA

Entzumena ariketa bat landu genuen, audio bat entzun genuen eta momentuan hainbat galderei erantzun genuen. J. P. DUVOISIN - Non ikasi zuen? Larresoroko seminario ttipian ikasi zuen. - Non zaletu zen euskararekin? Larresoroko seminario ttipian. - Nor ezagutu zuen 1856 inguruan? Luis Luziano Bonaparte ezagutu zuen. - Zein lan original idatzi zuen? Baigorriko 7 liliak. - Zein zen Duvoisinen lanbidea? Mugazaina zen, Iparraldeko kapitaina. E. LARRE - Zer da E. Larre? Euskaltzaina da. - Zeren zuzendaria izan da? Herri astekariko zuzendaria. - Zeren bultzatzailea izan zen Iparraldean? Euskara batuaren bultzatzailea izan zen. - Bertsolaritzan zer lan egiten ditu? Epaimahikidea, bertso saio antolatzailea eta bertsolarien laguntzailea da. FCO. I. LARDIZABAL - Nongoa zen Lardizabal? Zaldibiako zen. - Zer etxetakoa zen? Zubiaurre etxekoa. - Noiz bizitu zen? 1806 – 1855 urteen tartean bizi zen. - Nola hil zen? Herrian, olera morbo asiak jota. - Zer liburu argitaratu zituen? Testamentu zahar et...

SUKALDEA

Imagen
Sukaldeko hiztega ikasi eta gero, errezeta bat prestatu genuen eman genituen hitzak erabiliz.                                                       BIZKOTXO BAT NOLA EGIN:  Lehengo, bi ontzi hartu behar dira hainbat  osagai desberdintzeko. Ontzi batean, azukrea eta irina joango dira Hauek elkartu eta eskuz edo irabiagailu baten bitartez, nahastuko dituzu. Hori ontzi batean burutuko duzu, bestean aldiz, arrautzak hartuko dituzu eta irabiatuko dituzu. Geroago, olioarekin elkartuko duzu. Bi ontziak dituzunean, azukrearen ontziari legamia botatzen zaio, bizkotxoa forma artzeko balio duelako. Bi ontzietan nahasteak dituzunean, biak elkartu eta berriro ere, eskuz edo irabiagailuz, hauek nahasten dira. Dena nahastuta egotean, labera sartzeko prest dago. - Azukrea, arrautzen, olioaren...proportzioa bizkotxoaren taimainaren arabera izango da...

HIZTEGIA 2

Imagen
Sukaldeko hiztegia landu genuen ere. Bi ariketa egin genituen, sinonimoena eta gaztelerako hainbat hitz itzuli, euskarara.

HIZTEGIA

Imagen
5 hiztegi ariketa landu genituen, sinonimoen ariketak.

DESKRIPZIOAK

Imagen
Azaroan, deskripzioak lantzen hasi genituen. Horretarako hainbat hiztegi eta deskripzio irakurri genituen eta gure herriko, arropa eta familiako pertsona baten deskribapena egin genituen. ARROPA Nire kaleko arropa guztiz normala den arropa dela esango nuke. Unibertsitatera joateko ez diot buelta handirik ematen eta lehen ikusten dudana ipintzen dut. Normalean, praka luzeak ( txandala edo bakeroak ) izaten dira eta jertse mehe bat. Oinetan zapatillak jartzen ditut beti. Badaukadan mania bakarra, galtzerdiak motzak izan behar direla da, orkatilaraino. Juergan ateratzeko, nahiz asko ez aldatu, pixkat gehiago apaintzen naiz. Aurpegiari dagokionez, makillaje pixka bat botatzen dut. Normalean, begiak urdinez pintatzen ditut eta ezpainak gorri-gorriak jartzen ditut. Arropari dagokionez, kolore biziko arropa jartzen dut juerga zerbait alaia iruditzen zaidalako. Kirola egiteko, aldiz, kirolan normalean erabiltzen den arropa ipintzen dut. Badaukadan zapatila more batzuk erabilt...

IDAZLANA

Imagen
Kataluniaren gaia piztua zegoenean, eta independentziaren kontua aho guztietan zegoenean, argudio testu bat egin genuen. KATALUNIA Kataluniaren independentzia gerra duela urte batzuk hasi zen, 2010.urtean.  Urte honetatik aurrera, katalanek esfortzu handia egin dute irailaren 11ean manifestazio handiak antolatzeko eta egiteko. Nahiz eta katalandarrek urte bat baino gehiagotan independentzia eskatu edo honengatik erreferendum bat eskatu, ez da inoiz prozesuaren bukaerara eraman, beti ere, bertan bera utzi da hau bukatu aurretik. 2012.urtean, Artur Mas presidentea zegoela, Katalunia estatu independentea izan behar zela esan zuen berriro ere. Artur Mas erreferendum lege bat parlamentura eraman zuen, baina honek, porrota izan zuen. 2013. Urtean berriro ere, independentistak ziren alderdiak erreferendum bat adostu zuten. Erreferendum honetan, 2014ko azaroaren 9an ospatuko zela esan zuten. Bozkaketa honetan BAI erantzuna atera bazen ere, Artur Mas atzetik bazituen  korru...

PUNTUAZIOA

Puntuazioa landu genuen eta hainbat ariketa egin genituen. SANTA  CRUZ APAIZA ( LIZARRAGARI) Mandataria bidalitza Uitzira jaitsi nintzen , eta han egon nintzen erantzunaren begira , arratsaldeko bostak arte . Alfer - alferrik : nire gogo ona eta menpera - nahia aintzat hartu gabe , Goizuetara jo zuen , eta nik Leitzara gau egitera . Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko , apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela . Muzin hori niri egin arren , atzetik joan nintzaion , bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez , giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta . Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen , eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan , Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati , doala Igantzira , ni aipatu ere gabe . Beraz , nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa azal - huskeria eta itxurakeria da . Garbi - garbi hitz egingo dut , ohi bezala : ez dut eramango aurrerakoan holako mu...

TESTU ANTOLATZAILEAK

Imagen
Testu antolatzaileak landu genituen.

PERPAUSAK

Perpausak eman genituen, mendeko perpausak eta perpaus nagusiak bereizten ikasiz. PERPAUSAK 1 Argitaratzailearen oharrak (Antsoain zendea) Karrikan dugu berriro lehen aldiz 1992an, Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bilduman ( OV aurrerantzean), argia ikusi zuen Antsoain zendeako toponimiaren inguruko liburua (mendekoa: erlatiboa). Hau, egileak aitzinsolasean dioen bezala (mendekoa: modua), Nafarroako hiriburuko leku izenei ekin aurreko azken urratsa (mendekoa: denbora) izan zen, lehenik Iruñerria osoa zendeaz zendea aztertu gogo baitzuen (mendekoa: kausa) , Iruñeko toponimiari lotu aitzin (mendekoa: denbora) . Eta egin ere horrelaxe egin zuen: aurrena Zizur zendeako liburuak ikusi zuen argia ( OV 1), 1986an, ondoren Galarkoak, 1987an ( OV 2), gero Oltzakoak, 1989an ( OV 3), jarraian Itzakoak, 1990ean ( OV 6) eta (juntadura: emendioa) , hondarrean, orain esku artean dugun Antsoaingo honek, 1992an ( OV 9), erran bezala (mendekoa: modua) . Buruenik, lerro ...

ADITZAK

Ikasgaiarekin jarraitzeko, aditzak landu genituen. Aditza ariketak klasean eta etxean egin genituen. Mota desberdineko aditzak eman genituen, badlintza, hipotetikoa, subjuntibera.. ADITZAK   Adibidea: egin dut, egin nuen, egingo banu,egingo nuke, egingo nukeen, egin dezadan,egin nezan   -Eman dizuet: eman nizuen, emango banizue, emango nizueke, emango nizuekeen, eman      diezazuedan, eman niezazuen.  -Ikusi zaitut: ikusi zintudan, ikusiko bazintut, ikusiko zintuzket, ikusiko zintuzkedan, ikus zaitzadan, ikus zintzadan.  -Bultzatu naute: bultzatu ninduten, bultzatuko banindute, bultzatuko nindukete, bultzatuko ninduketeen, bultza nazaten, bultza nintzaten.  -Ahaztu zaizkit: ahaztu zitzaizkidan, ahaztuko balitzaizkit, ahaztuko litzaidakete, ahaztuko zitzaizkidakeen, ahatz dakizkidan, ahatz zekizkidan.  -Oroitu gara: oroitu ginen, oroituko bagina, oirotuko ginateke, oroituko ginatekeen, oroit gaitez...