DESKRIPZIOAK

Azaroan, deskripzioak lantzen hasi genituen. Horretarako hainbat hiztegi eta deskripzio irakurri genituen eta gure herriko, arropa eta familiako pertsona baten deskribapena egin genituen.


ARROPA

Nire kaleko arropa guztiz normala den arropa dela esango nuke. Unibertsitatera joateko ez diot buelta handirik ematen eta lehen ikusten dudana ipintzen dut. Normalean, praka luzeak ( txandala edo bakeroak ) izaten dira eta jertse mehe bat. Oinetan zapatillak jartzen ditut beti. Badaukadan mania bakarra, galtzerdiak motzak izan behar direla da, orkatilaraino.

Juergan ateratzeko, nahiz asko ez aldatu, pixkat gehiago apaintzen naiz. Aurpegiari dagokionez, makillaje pixka bat botatzen dut. Normalean, begiak urdinez pintatzen ditut eta ezpainak gorri-gorriak jartzen ditut. Arropari dagokionez, kolore biziko arropa jartzen dut juerga zerbait alaia iruditzen zaidalako.

Kirola egiteko, aldiz, kirolan normalean erabiltzen den arropa ipintzen dut. Badaukadan zapatila more batzuk erabiltzen ditut oso komodoak direnak .Normala den txandal bat ipintzen dut eta tela fina duen kamiseta bat eramaten dut normalean.

NIRE ANAIA JOSETXO

Nire anaia Josetxo dauka izena. Unibertsitatean ekonomia ikasten du eta 19 urte ditu. Josetxo altua eta argala da, 1.85 metro neurtu eta 80 kilo pisatzen ditu. Aurpegi oso desberdina dauka, boxeolari izango balitz bezala. Mandibula aterata dauka eta bere  masailak atentzioa deitzen dute. Nahiz eta ilea motza izan, ile kizkurra daukala ikusten da, marroi kolorekoa. Bere begiak urdinak dira bere larru zuriarekin destakatzen dutenak.

Izaeraren aldetik ez nuke esango lotsatia denik, baina bai bere lagunekin bakarrik erlazionatzeko intentzioa duela, hau da, oso gordekoia. Josetxo mutil finko, erne, azkarra eta arduratsu bat da. Beti egin behar dituen gauzak egiten ditu eta laguntzeko prest dago, nahiz eta askotan ez dakien zer edo nola egin.


                                                    OLAGUE

Nire herria Olague da, Anue aranaren herrietako bat, hain zuzen, kapitala. Olague Ultzamaldean kokatzen da, Iruñatik 20.6 kilometrora. Bere populazioa 200 pertsonen ingurukoa da nahiz eta udan eta astebururo asko igo.

Olague txikia da eta 3 kalez osatuta dago, Santa Maria, San Juan eta Errotaldea. Hiru kale hauetatik Santa Maria da garrantzitsuena herri guztia hartzen duelako. Olaguen, eliza, farmazia, okindegia eta taberna bat daude. Olagueko taberna guztiz berria da, oso praktikoa dena. Egunero, hainbat jende kafeak hartzera joaten dira terraza handi eta argitsura.

Gazteentzako lokala eta plaza dago. Lokala, apaizaren etxea da eta gazteei utzita dago. Lokalean hainbat mahi eta sofa zahar daude, egun txarrak pasatzeko aproposak direnak. Telebista bat ere dago, duela 20 urteko telebista, lodia eta zaharra dena. Plazan, aldiz  ,egurrezko markesina bat dago eta han eguzkia egiten duen egunetan egoteko oso ondo dago, beroa mantentzen delako eta gustura egoten zarelako.








Irakaslea zuzenduta:




Comentarios

Entradas populares de este blog

ADITZAK

PERPAUSAK