PUNTUAZIOA
Puntuazioa landu genuen eta hainbat ariketa egin genituen.
SANTA CRUZ APAIZA ( LIZARRAGARI)
Mandataria
bidalitza Uitzira jaitsi nintzen, eta
han egon nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko
bostak arte. Alfer-alferrik:nire
gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara
jo zuen, eta nik Leitzara gau egitera. Han nire
lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko,
apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela.
Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion,
bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez,
giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta.
Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen, eta
biharamun goizeko zortzi eta erdietan,
Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati,
doala Igantzira, ni aipatu ere gabe.
Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa
azal-huskeria eta itxurakeria
da. Garbi-garbi hitz egingo dut, ohi bezala: ez dut eramango
aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean
jartzen dut, eta
adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea
Comentarios
Publicar un comentario