HUTSAK

Euskera ikasgaiarekin hasteko, lehendabizi, gure euskera maila ariketa batzuekin neurtu genuen. Horretarako bi ariketa egin genituen, testu bateko akatsak zuzendu eta taula bateko adibide batzuk moldatu genituen, gure akatsak ikusteko.


 


                Herri euskaldunak eta eskola txikiak

                                              Paula Kasares (NUP)

Euskararen berreskuratze sozialaren prozesua hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da. Bereziki, landa eremuetako mintzaira izatetik, eta nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaie gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, aldiz, herri txikitan.
Bestalde, jakina dago herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Sociolinguistikoaren arabera, biztanleen % 80tik gora euskaldunak dituztenak, herririk txikienak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute.
Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, nagusiki, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergatik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek?
Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, dago herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izaten baita eta ohiko harremanetan erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan «demographically concentrated and intergenerationally continuous» («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak») baitirelako. Horregatik, «heartlands of minority languages» deitu izan zaie, hotz, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara gizarte harremanetan ohizkoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbienak eta bizienak atsiki dituelako.
Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari, haien bihotza eta bizipoza delako. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten die, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Agueda, festak... Eskola txikiek beste eskola eredu bat izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleak herrixkan gera daitezen laguntzen du.
Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean azten dira, herriaren bizitzan errotutak. Adin dezberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkar eragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen implikazioa handiagoa izaten da.
Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariek honela idatzi dute Zerain herriaz eta hango eskolataz: «One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers». Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen hurratxetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, Zeraineko haurrak herrian, haien familia eta auzokidekin atxikitzea funtsezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, baita tokian errotutako bizimodua bermatzeko.
Herri txikietako edo auzoetako eskolak gure hezkuntza sistemako errealitate kuantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitxuak dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erreztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen hasi ziren. Gaur egun Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle biltzen dira haietan. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Foroa sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 badira ere,  hemendik aurrera 78 izanen dira. Izan ere, duela haste batzuk Nafarroako Mendialdeko Erasungo herriko eskolarentzat azken ikasturtea izan da. Heldu den ikasturtean Eransungo neska-mutikoak Santestebaneko ikastetxe publikora bildu beharko dituzte.
Adibide horretan oinarriturik, Eransungo herriak eskolari eusteko aleginak egin baditu ere, Nafarroko Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixtearen erabakia aurrera eraman du, gutxienez 5 ikasle behar baitirelako eskola zabalik izateko, horrek eskolen itxiera behin betikoa izatea eragiten badu ere. Hau da, behin itxi ezkero, eskolak ez dira berriz zabaltzen, naiz eta haur zenbakia hazi. Hala gertatu da Erasundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere.
Herriak haren eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.


Comentarios

Entradas populares de este blog

ADITZAK

PERPAUSAK